XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nehor ez kontent

Eskola libroen auziak lotsatua da Debré.

Ari da ba, dena espantu.

Berdin zaizkola churien pleinuak ala gorrien garsariak. Bainan ez adituarena eginik ere, beharrietan sartzen zaizko bai batzuen, bai bertzeen kriolak.

Beraz ortzegunean Debré presentatu da deputatuen aintzinean, eta bera mintzatu: erran du eskola libroen auzia nahi zuela bakean eta batasunean churitu, eta ez hasarrepean.

Elgarretaratu ditu zonbait gizon alderdi guzietakoak.

Heiek biltzen omen dituzte batzuen ala bertzeen aburuak, eta hazaroan emanen dute Debré jaunaren eskuetarat beren iker-laneen bilduma.

Orduan, ez heiek, bainan gobernuak ezarriko du lege-gai bat, eta deputatu zenatorrek beharko dute erran alde direnetz.

Anartean eskola libro gaichoek zer egin dute?

Orai arte hartzekoak ez diozkate oraino emanak, borondate gaichto hutsez.

Dirua bada, bainan ikaskuntzako bulegoak gorrien eskuetan izanez, hauiek berantzen dute berant-ahala eskola libroeri zor diozkatenen pagatzea.

Gisa berean espres gutitzen dituzte gorriek eskola libroetako gazteen diru-laguntza edo bourses direlakoak.

Hots, eskola libroa leher-egiterat nahi lukete bortchatu, ez bailuke gero ez auzirik, ez bertzerik.

Debré jaunak bere gain hartu du gibelatu zorren ordaintzea, eta bertzalde hiru ilabetheren abantzua ere emaiten diote eskola libroeri ala nola bertzeri, orai artinoko kondizione ber-beretan.

Nola ez ditake erran auzia alde baterat edo bertzerat plegarazten duela, eta bertzalde ez ditu ere eskola libroak hiltzerat uzten alegia deus ez...

Gorriek sobera daukate Debrek aurdiki duen ahamena, eta churiek zerbait gehiagoren beha baitzauden, mutturtuak daude, zakuan sartu dituela Debré lichtafin horrek.